Pierre Dibarrart (1838 Jatsu 1919 Baiona) Zapataina zen bai eta Xantre Baigorriko Elizan. Han pasatu zuen bizitzako zati handiena. Lore jokoetan parte hartu zuen, bi aldiz lehen saria irabaziz. Bertsu idatzietan ezagunak badira, oraino kantatuak : Xinaurria eta xoria, Aitak eman zerautan, Mitxelengo zubia… |