- Sail elebakarra : frantsesa
- Sail elebiduna : frantsesa/euskara
Gurasoak bata ala bestearen hautatzeko libre dira.
Gelako hizkuntza :
euskara | frantsesa | frantsesa | |
---|---|---|---|
Ama-eskolako ttipien maila | 100% | 100% | |
Ama-eskolako artekoen maila | 100% | 100% | |
Ama-eskolako handien maila | 50% | 50% | 100% |
CP | 50% | 50% | 100% |
CE1 | 50% | 50% | 100% |
CE2 | 50% | 50% | 100% |
CM1 | 50% | 50% | 100% |
CM2 | 50% | 50% | 100% |
Oharrak :
- Erregularki bi sailetako ikasleak eskolako denborako mementu berezietan, proiektu amankomunen inguruan elkartzen dira.
- Bi sailetako ikasleek hizkuntza arrotza ikasten dute CP gelatik landa. Hizkuntza horren ikasteko oren kopuru berdina dute.
Sail elebidunaren antolaketa
- PS eta MS geletan murgiltze sistema hautatua da ( irakasle bakar bat, euskaraz) GS-tik landa parekotasuna hasten da. Ikasleek bi irakasle dituzte : bat frantsesez, bestea euskaraz.
- Euskararen irakaskuntza eskolaldi guzian proposatua da
- Euskara ez da ikasgai berezi bat bezala proposatua. Ikasgelan euskara komunikazio hizkuntzada. Irakaskuntza hizkuntza da : matematikak, historia, kirola, edo beste ikasgaiak euskaraz egiten dira
- Hezkuntza Nazionaleko programak segitzen ditu, eskolako proiektuaren arabera antolatua da.
Ez da baitezpadakoa gurasoak euskaradunak izaitea. Haatik ezinbestekoa da haurrek ikasten dutenari interesatzea, baloratzea, sustengatua sendi dadin.
Eskolako elebitasunari buruzko informazio gehiago http://www.mintzaira.fr/fr/la-langue- basque/lenseignement-bilingue.html